Kokapena

Nafarroako ipar-ekialdean dago Bera, Bidasoa ibaiaren ertzean, Lapurdi eta Gipuzkoarekin duen mugan.Arantza, Etxalar, Igantzi eta Lesakarekin batera, Bortzirietako herria da Bera.

Iparraldetik, Biriatu, Azkaine eta Urruñak mugatzen dute; ekialdetik, Sarak; hegoaldetik, Etxalarrek; eta mendebaldetik, Irun eta Lesakak.

Itsas-mailaren gainetik 56 metrora dago, eta 35,6 metro koadroko azalera du.