Armarria

UDALAREN HERALDIKA

Escudo OficialArmarri zatitua da, lau laurdenetan bereizirik. Lehen laurdena bertze lau zatitan zatiturik dago. Lehenengoan eta azkenekoan lantza baten burdina edo gezi urdinak daude, bigarrenean eta hirugarrenean, berriz, otso beltz ibiltaria dago urrezko eremuan, eta mihi gorriak ditu piztiak. Horiek ziren, hain zuzen ere, antzinako goiburua eta leinua.

Bigarren laurdenean, zilarrezko eremuan, gurutze iheslari bat dago, zeruko hodeien gainean paratua, zeruan 724 aldera agertu zen gurutzearen oroimenez. Hirugarrenean, Nafarroako urrezko kateak daude eremu gorrian, esmeralda berde bat erdian dutela. Nafarroako erregeek erabili zituzten kate horiek Miramamolin Berdearen aurka Tolosako Nabetan irabazi zuten batailatik aitzina.

Laugarren laurdenean, zilarrezko eremuaren gainean, arte berde bat dago, eta, aldeetan, urrezko bi abarka lokarri gorriz loturik, Antso Abarkaren armak baitira horiek.

IRUDI KORPORATIBO BERRIA

Nueva  Imagen CorporativaOhiko armarria oinarri harturik, Berako Udalak irudi korporatibo berria du, Zoocreative enpresak sortua. Hona hemen egindako lanari buruz eman diguten azalpena:

Berako armarriaren diseinu berrian eta komunikazio euskarri guztietan armarria ezartzerakoan, heraldikari buruzko alderdi historikoak eta korporazio identitateari dagozkion egungo irizpideak hartu dira kontuan. Horren xedea izan da historia luzea duen herri batendako irudi modernoa sortzea. Udalaren irudi berria proiektatzeko, gizarteratzea hartu genuen kontzeptu eta abiaburu gisa.