Arloak

Zerbitzuena eta industriarena dira sektore nagusiak, eta gaur egun nekazaritzak pisurik ez duen arren, landa inguruneak eta baserrien auzoek erakusten dute beratarren diru sarrera iturri nagusietariko bat izan zela duela gutxi.

Bortzirietako nekazaritza arras loturik dago abeltzaintzari. Behi, zerri eta ardi aziendak izaten dira gehienbat. Hala ere, foiea egiteko erabiltzen diren ahateen gizentzea azken urteotan gora doan jarduera da.

Baso lur gehiena bazkalekuetarako erabiltzen da.