• Autobusa Zugarramurdira, Sorgin Haizea ikuskizuna ikustera joateko

    Julio Caro Barojaren mendeurreneko ekitaldien harira, heldu den irailaren 20an, Zugarramurdin, eginen den SORGIN HAIZEA – AKELARREA ikuskizunaren aitzakitan, autobusa antolatu da Beratik. Irteera arratsaldeko 5etan izanen da, Jamoteneatik. Zugarramurdin bisita gidatua eginen da, eta ondotik, lezean, SORGIN HAIZEA – AKELARREA ikuskizuna ikusi ahal izanen da. Zugarramurdiko antzerkilariek eta Berako Abesbatzak parte hartuko dute ikuskizunean.
    irakurri gehiago

  • Bisita gidatuak erakusketa etnografikoan

    Julio Caro Barojaren mendeurreneko ekitaldien baitan irailaren 14ra arte Berako Kultur Etxean ikusgai dagoen erakusketarako bisita gidatuak antolatu ditu Berako Udalak. Bisitak dohainik izanen dira, eta ez da aitzinetik erreserbarik egin beharko, nahikoa izanen da bisitaren orduan erakusketara bertaratzea. Astean bi egunez eginen dira bisita gidatuak, ortzegun arratsaldetan eta larunbat eguerditan. Honakoa izanen da egutegia
    irakurri gehiago

  • KONTZERTUA: Igor Peral (tenorra) & Gonzalo Trevijano (pianista)

    Abuztuan zehar hainbat musika emanaldi izanen dira Nafarroako hainbat herritan Cultur 2014 ekimenaren barrenean (jazz, pop, ganbera…): Otsagabia, Bera, Elizondo, Tutera, Zangoza, Orreaga, Donamaria… Beran ere izanen dugu errezitaldi bat abuztuaren 11n, Igor Peral tenorea eta Gonzalo Trevijano pianistak eskainiko digutena. Hona hemen informazio aipagarriena: Eguna: abuztuaren 11, astelehena Lekua: Sanesteban Eliza Ordua: 20:00 Antolatzailea:
    irakurri gehiago

  • Erakusketa etnografikoa irekiko da ortzegunean, hilaren 31n, Julio Caro Barojaren mendeurreneko ekitaldien baitan

    Berako Udalak, Nafarroako Gobernuarekin batera, antolatu du Julio Caro Barojaren urteurreneko ekitaldien baitan, bere izena daraman museo etnologikoko piezekin osatutako erakusketa irekiko da heldu den ortzegunean, hilaren 31n, arratsaldeko 19:00etan, Berako Kultur Etxean. Berako Udalak eta Nafarroako Gobernuak elkarlanean antolatu dute erakusketa. Julio Caro Baroja aitzindari izan zen bilketa etnologikoan. 60. hamarkadan, Nafarroako Foru Diputazioak
    irakurri gehiago

  • Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketa lehen aldiz irabazi du Berak

    Bortzirietatik 400 bat zaletu hurbildu ziren Donostiako Atano III.era finalak ikustera Joan den larunbatean, uztailaren 26an, Euskal Herriko herriarteko pilota txapelketaren finalak jokatu ziren Donostiko Atano III pilotalekuan BERA eta DONOSTIAREN artean. Azkenean, hiru partidetatik bi irabazita, Berak irabazi zuen lehen aldiz EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA 3 partida jokatu ziren: -         Kadete mailan, Oihan Canabal igantziarrak eta
    irakurri gehiago

  • Berako Bestetako egitaraua

    Berako Bestetako programa prest duzue ondoko artxibo honetan. Aurten bestak abuztuaren 1etik 5era ospatuko dira. BERAKO_EGITARAUA2014

  • Uztailaren 24an herriko bisita antzeztua Berako karriketan barna

    KARTELA-bisita antzeztua Uda Ikastaroen barruan Berako Udalak, EHUrekin elkarlanean, bisita antzeztua antolatu du Beran barna; Herriko etxeko plazatik Itzearaino [bisita 18:00etan hasiko da herriko etxea plazan]. Saioa elebiduna izanen da, dohainik eta jende guztientzako irekia. Ibilbide honetan Julio Caro Barojaren lanari errepasoa emanen zaio herriko musikari, antzerkilari eta dantzariez lagunduta.

  • Unai Ruizek irabazi du 2014 Berako Bestetako Egitarauaren Azala Lehiaketa

    Hamahiru parte-hartzaileen artean Unai Ruiz Galarza beratarrak egindako lana aukeratu du Epaimahaiak Bigarren postuan Francisco J. Irigaray Lorea gernikarra izan da. Bere lana bestetako programaren kontrazalean azalduko da. Lehiaketa hau 2014ko Berako Bestetako egitarauaren azalean agertzeko jarri zuen abian Berako Kultur Batzordeak.

  • Erakusketak, hitzaldiak, antzerkia eta musika ekitaldi ugari izanen da Beran Julio Caro Barojaren arrastoa oroitzeko

    Etnografo eta antropologoa jaio zeneko mendeurrena ospatzeko bat egin dute Udalak eta hainbat herritarrek Julio Caro Baroja jaio zela ehun urte beteko dira aurten. Berako Udalak, eta Caro Baroja hurbiletik ezagutu zuten hainbat herritarrek bat egin dute haren lana gogora ekartzeko, eta “Don Julioren arrastoa” lelopean, makina bat ekitaldi antolatu dute datozen hilabeteetarako. Joan zen
    irakurri gehiago

  • Uda Ikastaroa: Julio Caro Barojaren Oroimenez

    Berako Udalak, EHUrekin elkarlanean,  Julio Caro Barojaren omenezko ikastaroa antolatu du heldu den uztailaren 24rako, Donostiako Miramar Jauregian, EHUko Uda Ikastaroen baitan. Saioak euskaraz izanen dira. Ikastaroa dohainik da, baina aitzinetik izena eman behar da. Erantsitako dokumentuetan duzue ikastaroaren informazioa, eta izen-emateko orria. Hau bete, eta bertan ageri den e-mailera bidali behar da. Ikastaroa goizez
    irakurri gehiago

  • Bera Nafarroako Herriarteko txapeldun

    35 urteren ondotik, Nafarroako txapela jantzi du Berako pilota taldeak Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketaren historian, bere bigarren txapela jantzi du Berako taldeak. Duela 35 urte jantzi zuen lehendabizikoa, orduan Lizarrari irabazita, eta aldi honetan, larunbatean jokatu zen finalean Uharteren kontra nagusitu zen. Lau partidetatik hirutan gailendu zen Berako taldea Iruñeko Labriten. Urtetako lanak fruituak eman
    irakurri gehiago

  • Kurtso bukaerako besta jubilotekan

    Nahiz eta aurten uzailan ere izanen den jubiloteka zerbitzua , ortziralean, ekainaern 27an, egin zen kurtso bukaerako besta. Bertara hurbildu ziren partaideen lagunak, familikoak, gizarte langilea, udaleko ordezkariak eta aurten laguntza lanetan egon diren boluntario taldeko kideak. Ekitaldia hagitz hunkigarria izan zen: Harrera moduan Jubilotekako kideek bi kanta abestu zituzten. Edurnek, jubilotekako arduradunak, eskerrak eman
    irakurri gehiago

  • Udalerri euskaldunen eguna

    Ekainaren 14an, larunbata, TOLOSAN Udalerri euskaldunetako ordezkari politiko garenok bat egin dugu adierazpen hau izenpetzerakoan: Euskarak batzen gaitu (Tamaina 27kb)

  • Baratzegintza ekologikoari buruz ikastaroa

    Informazio gehiago (Tamaina 121kb)

  • Zabor organikoaren kudeaketari buruzko informazio bilerak Beran.

    Informazio gehiago (Tamaina 594kb)

  • Drogomendekotasun prebentziorako plana. Guraso eskola 2014

    Zure seme-alaben hezkuntzak kezkatzen zaitu? zalantzarik baduzu? Drogomendekotasun prebentziorako planaren baitan, ikastetxeetan zure seme-alabekin egiten dugun lana indartu nahi dugu gurasoekin la eginez.  Informazio gehiago (Tamaina 137kb)

  • BERAKO UDALAK hartu du Emakumeen eta gizonen arteko BERDINTASUNAREN alde lanean jarraitzeko konpromisoa

    2014ko MARTXOAREN 8ko MANIFESTUA  Guztiok eta gutako bakoitzak, ez dugu bakarrik jendarte hau emakumeendako berdinagoa izan dadin lan egin, emakume eta gizonendako atseginagoa eta demokratikoagoa izateko ere lan egin dugu. Mugimendu horren barruan geure buruak kokatzeko, egun gaudenak gauden tokian egoteko, beste hamaika emakumeren jarraikitasunari eta irmotasunari esker izan dela aitortzea bidezkoa da. 2014ko martxoaren
    irakurri gehiago

  • 2014rako aurrekontua onartu du Berako Udalak aho batez

    Joan den astean, Berako Udaleko Osoko Bilkurak aho batez onartu zituen 2014rako aurrekontuak, Aralar, Bildu, EAJ eta UPNko zinegotzien aldeko bozkekin. 4,6 milioi eurokoa izanen da, aitzineko urtearekin alderatuta %38a gehiago.  Gastu arrunten atalean, 2.770.077 euro bideratuko dira, %4,33 gehiago. Nabarmentzekotan, mailegutan, aurten 159.602 euroko gastua izanen dela, iaz baino 51.000 gutiago,  bi mailegu ordaintzen
    irakurri gehiago

  • Eskualdeko udal ordezkariak sustapen kontseilariarekin egindako bilera N-121-Ari buruz.

    Baztan-Bidasoako udal ordezkariak Sustapen Kontseilariari irailan eskatutako bilera, joan den otsailaren 6an egin dugu Iruñan, Sustapen departamentuan. Bertan eskualdeko alkateek, identifikatutako puntu beltzetan neurriak hartzea beharrezkoa dela erran genuen baina horretaz gain honek KONPONBIDE INTEGRALA behar duela. Errepide honek egunero 10.000 inguru erabiltzaile ditu, tartean %30 inguru zama garraioa da eta ez du betetzen behar
    irakurri gehiago

  • Liztor beltzaren kontrako kanpaina

    Udaberri hasieran tranpak jar daitezke eta udazkenean, habiak pozoitzeko pertika-sistema berritzailea erabiliko da Bortzirietako udalek liztor beltzaren (vespa velutina) kontrako kanpaina abiatu dute, «ingurumenaren etsaia, denen etsaia» delakoan eta herritarren laguntza ezinbertzekoa dela jakinarazi dute. Horretarako, informazio biorriko bat argitaratu dute eta Ttipi-ttapa aldizkariarekin batera banatuko da. Bertan, intsektu kaltegarri honi buruzko informazioa ematen da,
    irakurri gehiago