• Ortzegunean etorriko zara?

    Kaixo, badakizu ortzegunean “Auzolanean bakea eraikitzen. Iragana, oraina eta geroa” jardunaldiko hirugarren eta azkeneko saioa dugula? Antzineko bi hitzaldien ondotik, etorkizuna landuko dugu. Zein oinarri finkatu behar ditugu Beran etorkizuneko elkarbizitzarako? Zein erronka ditugu? Zure iritzia hagitz garrantzitsua da, eta gonbidapena baino, eskaria egin nahi dizut bertara hurbiltzeko. Egin ahalegin bat ortzegunean, martxoaren 5ean, 19:00etatik
    irakurri gehiago

  • Auzolanean bakea eraikitzen

    “Auzolanean bakea eraikitzen” jardunaldiak antolatu ditu Berako Udalak, bakea eta bizikidetza sendotzeko bidean Iragana, oraina eta etorkizuna landuko dira hiru saiotan, otsailaren 19tik martxoaren 5a bitarte. 2013an martxan paratutako “Bakea eta bizikidetza” planaren baitan, iraganaz, orainaz eta etorkizunaz aritzeko, herritar guztiei irekitako hiru saio antolatu ditu Berako Udalak, “Auzolanean bakea eraikitzen” lelopean. Bidezko bakea eta
    irakurri gehiago

  • Alerta egoeran abisuak

    Berako Udalak alerta egoeran abisuak emateko aukera eskaini nahi du. Gehien bat urak handitzeko arriskua dagoenean, baina bertzela ere Nafarroako Gobernutik ailegatzen zaizkigun bertzelako iragarpenak zabaltzen ahal ditugu, hala nola haize handia, elurra… Uholdeei buruz gure herrian badira arrisku handiagoa duten eremuak eta bertan bizi direnak, edota denda, garajea edo bertzelako bajera dutenak izan daitezke
    irakurri gehiago

  • Tunelen segurtasuna

    BILERA INFORMATIBOA Urtarrilaren 20an, 7tan, Lesakako Udalan Zonaldeko hainbat udalek behin eta berriz gure kezka agertu dugu N-121 errepidearen egoerarekin. Udal ordezkari bezala hainbat bilera egin ditugu gai honen inguruan dagoen egoera modu batean edo bertzean hobetzeko eta herritarren segurtasuna bermatzeko. Orain dela hiru urte hasi ginen Nafarroako Gobernuarekin errepide honetan dauden tunelen inguruan Nafarroako
    irakurri gehiago

  • Egokitu zaitez, telebista – kanalak aldatzera doaz

    Ikusi  informazioa (Tamaina 35kb)

  • Helduendako hezkuntza

    Abenduaren 18an, 19:00etan, gaiari buruzko batzar informatiboa izanen da  Beralandetan.  Informazio gehiago (Tamaina 116kb)

  • Autobusa Zugarramurdira, Sorgin Haizea ikuskizuna ikustera joateko

    Julio Caro Barojaren mendeurreneko ekitaldien harira, heldu den irailaren 20an, Zugarramurdin, eginen den SORGIN HAIZEA – AKELARREA ikuskizunaren aitzakitan, autobusa antolatu da Beratik. Irteera arratsaldeko 5etan izanen da, Jamoteneatik. Zugarramurdin bisita gidatua eginen da, eta ondotik, lezean, SORGIN HAIZEA – AKELARREA ikuskizuna ikusi ahal izanen da. Zugarramurdiko antzerkilariek eta Berako Abesbatzak parte hartuko dute ikuskizunean.
    irakurri gehiago

  • Bisita gidatuak erakusketa etnografikoan

    Julio Caro Barojaren mendeurreneko ekitaldien baitan irailaren 14ra arte Berako Kultur Etxean ikusgai dagoen erakusketarako bisita gidatuak antolatu ditu Berako Udalak. Bisitak dohainik izanen dira, eta ez da aitzinetik erreserbarik egin beharko, nahikoa izanen da bisitaren orduan erakusketara bertaratzea. Astean bi egunez eginen dira bisita gidatuak, ortzegun arratsaldetan eta larunbat eguerditan. Honakoa izanen da egutegia
    irakurri gehiago

  • KONTZERTUA: Igor Peral (tenorra) & Gonzalo Trevijano (pianista)

    Abuztuan zehar hainbat musika emanaldi izanen dira Nafarroako hainbat herritan Cultur 2014 ekimenaren barrenean (jazz, pop, ganbera…): Otsagabia, Bera, Elizondo, Tutera, Zangoza, Orreaga, Donamaria… Beran ere izanen dugu errezitaldi bat abuztuaren 11n, Igor Peral tenorea eta Gonzalo Trevijano pianistak eskainiko digutena. Hona hemen informazio aipagarriena: Eguna: abuztuaren 11, astelehena Lekua: Sanesteban Eliza Ordua: 20:00 Antolatzailea:
    irakurri gehiago

  • Erakusketa etnografikoa irekiko da ortzegunean, hilaren 31n, Julio Caro Barojaren mendeurreneko ekitaldien baitan

    Berako Udalak, Nafarroako Gobernuarekin batera, antolatu du Julio Caro Barojaren urteurreneko ekitaldien baitan, bere izena daraman museo etnologikoko piezekin osatutako erakusketa irekiko da heldu den ortzegunean, hilaren 31n, arratsaldeko 19:00etan, Berako Kultur Etxean. Berako Udalak eta Nafarroako Gobernuak elkarlanean antolatu dute erakusketa. Julio Caro Baroja aitzindari izan zen bilketa etnologikoan. 60. hamarkadan, Nafarroako Foru Diputazioak
    irakurri gehiago

  • Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketa lehen aldiz irabazi du Berak

    Bortzirietatik 400 bat zaletu hurbildu ziren Donostiako Atano III.era finalak ikustera Joan den larunbatean, uztailaren 26an, Euskal Herriko herriarteko pilota txapelketaren finalak jokatu ziren Donostiko Atano III pilotalekuan BERA eta DONOSTIAREN artean. Azkenean, hiru partidetatik bi irabazita, Berak irabazi zuen lehen aldiz EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA 3 partida jokatu ziren: –         Kadete mailan, Oihan Canabal igantziarrak eta
    irakurri gehiago

  • Berako Bestetako egitaraua

    Berako Bestetako programa prest duzue ondoko artxibo honetan. Aurten bestak abuztuaren 1etik 5era ospatuko dira. BERAKO_EGITARAUA2014

  • Uztailaren 24an herriko bisita antzeztua Berako karriketan barna

    KARTELA-bisita antzeztua Uda Ikastaroen barruan Berako Udalak, EHUrekin elkarlanean, bisita antzeztua antolatu du Beran barna; Herriko etxeko plazatik Itzearaino [bisita 18:00etan hasiko da herriko etxea plazan]. Saioa elebiduna izanen da, dohainik eta jende guztientzako irekia. Ibilbide honetan Julio Caro Barojaren lanari errepasoa emanen zaio herriko musikari, antzerkilari eta dantzariez lagunduta.

  • Unai Ruizek irabazi du 2014 Berako Bestetako Egitarauaren Azala Lehiaketa

    Hamahiru parte-hartzaileen artean Unai Ruiz Galarza beratarrak egindako lana aukeratu du Epaimahaiak Bigarren postuan Francisco J. Irigaray Lorea gernikarra izan da. Bere lana bestetako programaren kontrazalean azalduko da. Lehiaketa hau 2014ko Berako Bestetako egitarauaren azalean agertzeko jarri zuen abian Berako Kultur Batzordeak.

  • Erakusketak, hitzaldiak, antzerkia eta musika ekitaldi ugari izanen da Beran Julio Caro Barojaren arrastoa oroitzeko

    Etnografo eta antropologoa jaio zeneko mendeurrena ospatzeko bat egin dute Udalak eta hainbat herritarrek Julio Caro Baroja jaio zela ehun urte beteko dira aurten. Berako Udalak, eta Caro Baroja hurbiletik ezagutu zuten hainbat herritarrek bat egin dute haren lana gogora ekartzeko, eta “Don Julioren arrastoa” lelopean, makina bat ekitaldi antolatu dute datozen hilabeteetarako. Joan zen
    irakurri gehiago

  • Uda Ikastaroa: Julio Caro Barojaren Oroimenez

    Berako Udalak, EHUrekin elkarlanean,  Julio Caro Barojaren omenezko ikastaroa antolatu du heldu den uztailaren 24rako, Donostiako Miramar Jauregian, EHUko Uda Ikastaroen baitan. Saioak euskaraz izanen dira. Ikastaroa dohainik da, baina aitzinetik izena eman behar da. Erantsitako dokumentuetan duzue ikastaroaren informazioa, eta izen-emateko orria. Hau bete, eta bertan ageri den e-mailera bidali behar da. Ikastaroa goizez
    irakurri gehiago

  • Bera Nafarroako Herriarteko txapeldun

    35 urteren ondotik, Nafarroako txapela jantzi du Berako pilota taldeak Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketaren historian, bere bigarren txapela jantzi du Berako taldeak. Duela 35 urte jantzi zuen lehendabizikoa, orduan Lizarrari irabazita, eta aldi honetan, larunbatean jokatu zen finalean Uharteren kontra nagusitu zen. Lau partidetatik hirutan gailendu zen Berako taldea Iruñeko Labriten. Urtetako lanak fruituak eman
    irakurri gehiago

  • Kurtso bukaerako besta jubilotekan

    Nahiz eta aurten uzailan ere izanen den jubiloteka zerbitzua , ortziralean, ekainaern 27an, egin zen kurtso bukaerako besta. Bertara hurbildu ziren partaideen lagunak, familikoak, gizarte langilea, udaleko ordezkariak eta aurten laguntza lanetan egon diren boluntario taldeko kideak. Ekitaldia hagitz hunkigarria izan zen: Harrera moduan Jubilotekako kideek bi kanta abestu zituzten. Edurnek, jubilotekako arduradunak, eskerrak eman
    irakurri gehiago

  • Udalerri euskaldunen eguna

    Ekainaren 14an, larunbata, TOLOSAN Udalerri euskaldunetako ordezkari politiko garenok bat egin dugu adierazpen hau izenpetzerakoan: Euskarak batzen gaitu (Tamaina 27kb)

  • Baratzegintza ekologikoari buruz ikastaroa

    Informazio gehiago (Tamaina 121kb)