Aldaketak Dorrea – Bidasoako bidegurutzean

January 26, 2017

Herrigunean mugikortasuna hobetu nahiean Dorreako bidegurutzean aldaketak egin nahi ditu Berako Udalak. Oinezkoen pasabideak, zebrabideak, errespetatzea nahi dugu eta bidegurutze honetan ez da egiten, ibilgailuek semaforoa berdea dutelako. Aldaketa honekin bidegurutzea arautzen duten semaforoak gorritik laranjara eta laranjatik gorrira pasatuko dira. Honek erran nahi du semaforoa laranja jartzen denean ibilgailuek pasatu ahal izanen dutela baina zebrabideak errespetatuz. Modu honetan oinezkoek izanen dute lehentasuna beti errepidea gurutzatzeko zebrabidetik herri guztian bezala.

Erabiltzaile guztiei arreta berezia eskatzen dizuegu egoera berrira ohituratu arte. Barkatu eragozpenak.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera