Alerta egoeran abisuak

urtarrila 30, 2015

Berako Udalak alerta egoeran abisuak emateko aukera eskaini nahi du. Gehien bat urak handitzeko arriskua dagoenean, baina bertzela ere Nafarroako Gobernutik ailegatzen zaizkigun bertzelako iragarpenak zabaltzen ahal ditugu, hala nola haize handia, elurra…

Uholdeei buruz gure herrian badira arrisku handiagoa duten eremuak eta bertan bizi direnak, edota denda, garajea edo bertzelako bajera dutenak izan daitezke zuzenean abisua hartzeko interesa dutenak.

Bi aukera eskaintzen ditugu horretarako: telefono mezu bidez edota posta elektronikoaren bitartez. Horrelako abisuak hartu nahi izanez gero, deitu 012 telefono zenbakira eta eman honako datuak.

– Izen- abizenak
– Zein eremutako duzun interesa: orokorra, Xubixabal, Altzate karrika, Legia…
– Sakelako telefono zenbakia
– Helbide elektronikoa
– Abisua nola hartu nahi duzun, telefonoz, posta-elektronikoz, edota bietara.

Aldez aitzinetik, jakinarazten zaizue, Udalak abisu hauek aste tartean bermatzen ahal dituela, oraingoz, asteburuetan, berriz ez dakigu datuak pasatu ahal izanen ditugun edo ez, egun horietan ez dagoelakoz 012 zerbitzurik.

Zerbitzu honek informazio izaera bertzerik ez du.


<< atzera