Julio Caro Barojaren mendeurreneko ekitaldien harira, heldu den irailaren 20an, Zugarramurdin, eginen den SORGIN HAIZEA – AKELARREA ikuskizunaren aitzakitan, autobusa antolatu da Beratik.
Irteera arratsaldeko 5etan izanen da, Jamoteneatik. Zugarramurdin bisita gidatua eginen da, eta ondotik, lezean, SORGIN HAIZEA – AKELARREA ikuskizuna ikusi ahal izanen da. Zugarramurdiko antzerkilariek eta Berako Abesbatzak parte hartuko dute ikuskizunean. Ondotik, afaria izanen da, eta itzulerako autobusa 00:00etan izanen da.
Autobusean joateko, irailaren 17a baino lehen eman behar da izena Agara prentsan. Autobusa, bisita gidatua, ikuskizunerako sarrera eta afariaren prezioa 30 eurokoa izanen da.