Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Auzo batzarrak

Berako EH Bilduk bere hauteskunde programan errandakoari jarraiki, herritarren parte hartzea bultzatzea du helburu gisa. Bide honetan, eta legegintzaldi osorako plangintza bat osatu eta herritarren eta udalaren arteko harremana erraztu asmoz, auzo batzarrak eginen ditugu.

Batzar hauetan udal ordezkariak auzoetara joanen dira, auzotarren beharrak zein diren zuzenean jakiteko. Pasa den legegintzaldian auzoan egin ziren lanak eta egin ez zirenei buruz ere solastuko gara. Aldi berean auzotarren datuak jasoko dira, udala eta herritarren komunikazioa errazteko.

Ohar honekin batera auzo batzarren egutegia bidaltzen dugu. Herriko Etxeko web orrian ere eskuragarri izanen dena. Zalantzarik izanez gero deitu 948 630 005era edo erran udal ordezkariren bati.

IRAILAK 23

Zalain (auzoko askan)                                    18:30

Eltzaurdia (Martinbordan)                           19:30

IRAILAK 30

Berako plaza eta Plaza Zaharra (Plazan)    18.30

Legia (Osasun Zentruan)                               19:15

Iturlandeta (Plazan)                                       20:00

URRIAK  7

Eztegara (frontoain)                                       18:30

Kanttonberri (Zahar etxean)                        19:15

Altzate eta Uraldea (Ikastolako atarian)    20:00

URRIAK 14

Itzea (Itzeako atarian)                                     18:30

Ilekueta (Konpaneko zubian)                         19:15

Matzada (futbol zelaiko aldageletan)            20:00

URRIAK 21

Bidasoa (Xubi-Xabalean)                                18:30

Foruen plaza eta Iparkarrika   (Ansonean)  19:15

Legardibea (plazan)                                          20:00

URRIAK 28

Suspela (Garatxekobordan)                             18:30

Suspelttiki (ur depositoan)                              19:30

AZAROAK 4

Bortziriak  (auzoan)                                         18:30

Ibaialde                                                               19:15

Agerra (zelai gorrian)                                       20:00

AZAROAK 11

Zia (Anguleroan)                                               18:30

Kaule (Maritxenean)                                        19:30