Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Auzolanean bakea eraikitzen

bera 1 webbera 2 web

“Auzolanean bakea eraikitzen” jardunaldiak antolatu ditu Berako Udalak, bakea eta bizikidetza sendotzeko bidean Iragana, oraina eta etorkizuna landuko dira hiru saiotan, otsailaren 19tik martxoaren 5a bitarte.

2013an martxan paratutako “Bakea eta bizikidetza” planaren baitan, iraganaz, orainaz eta etorkizunaz aritzeko, herritar guztiei irekitako hiru saio antolatu ditu Berako Udalak, “Auzolanean bakea eraikitzen” lelopean.

Bidezko bakea eta memoriaduna eraikitzea da helburua, iragana argituz, oraina normalizatuz eta etorkizunean adiskidetzea lortuz. Saioetako bakoitzak gai horietako bat landuko du.

Hiru ortzegunez izanen dira saioak, arratsaldeko 19:00etan, Beralandetan. Lehenbizikoan, otsailaren 19an, Paco Etxeberria ariko da, “Iragana: egia, justizia eta erreparazioa” gaia hizpide hartuta, gaztelaniaz. EHUko Lege eta auzitegi medikuntzako mediku espezialista da Etxeberria, eta Aranzadi Zientzia Elkartearen bidez, Memoria historikoaren arloan egiten ari den lana abiapuntu hartuta eskainiko du bere hitzaldia. 2012ko abenduan Berako hilerrian irekitako hodi-komunako lanak zuzendu zituen Etxeberriak.

Bigarren hitzaldian, otsailaren 26an, “Oraina: bakegintzaren ikuspegiak” jorratuko dira. Baketikeko Iker Uson eta Foro Sozialeko Aitziber Blanco egungo egoeraren irakurketa kritikoa egingo dute, eta bakegintza sendotzeko bidean kontuan hartu beharreko elementuak aurkeztuko dituzte. Hitzaldia euskaraz izango da.

Hirugarren saioa, martxoaren 5ekoa, ez da hitzaldi bat izanen. Aitzineko bi saioetan landutako gaiak oinarri hartuta, herritarren partaidetzarekin, etorkizunaren inguruan hausnarketa partekatua egiteko ekimena izanen da, open space dinamika erabiliz. Euskaraz zein gaztelaniaz eginen da jarduera.

Ekitaldi hauen antolaketarako Baketiken laguntza izan du Berako Udalak.