Baztan Bidasoako ekoizleen urriko merkatua

urria 2, 2019

Baztan Bidasoako ekoizleen urriko merkatua aste bat aintzinduko da.  Urriko 2. larunbata egutegian besta egun bezala izendatua dagoenez egokiagoa ikusten da kasu hauetan merkatua egunez aldatzea eta aurrerantzean 2. larunbata besta eguna tokatzen denean hala eginen da, hau da, aste bat aurreratuz.
Hala ba, urriko merkatua larunbata honetan izanen da urriak 5, beti bezala 10:30etatik 13:30etara, eskolako arkupeetan.
Aprobetxatu aukera eta erosi bertako produktu osasuntsu eta goxoak.

<< atzera