Bera Nafarroako Herriarteko txapeldun

uztaila 7, 2014

Fronton Pamplona-3

35 urteren ondotik, Nafarroako txapela jantzi du Berako pilota taldeak

Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketaren historian, bere bigarren txapela jantzi du Berako taldeak. Duela 35 urte jantzi zuen lehendabizikoa, orduan Lizarrari irabazita, eta aldi honetan, larunbatean jokatu zen finalean Uharteren kontra nagusitu zen. Lau partidetatik hirutan gailendu zen Berako taldea Iruñeko Labriten.

Urtetako lanak fruituak eman ditu. Zorionak beraz, Pilota eskolako guztiei, pilotariei, arduradunei, famili eta lagunei.

Herritar aunitz hurbildu zen Labritera, pilotariak animatzera eta bestaz gozatzera, autobus bat joateko antolaketa lanetan hasi eta hiru bete zituzten beratarrek eta bortziritarrek. Berako zaleek agertu zuten kirolzaletasuna txalotzeko modukoa da , giro alaiean animatu zituzten pilotariak, alde batekoak zein bestekoak, besta giroa zabaldu zuten hasieratik bukaeraraino.

Txalotzekoa ere besta hori antolatu ahal izateko bere aldetik jarri duten herritarren eskuzabaltasuna, autobusak ordaindu zituztenak, bazkaria debalde prestatu zutenak, hameketakoa antolatu zutenak, harat honat dena lotzen ibili direnak. Herriak berriz ere agertu du holakoak antolatzeko prestutasuna.


<< atzera