Berako II. Azienda erakusketa feria

April 21, 2017

Kartela

Heldu den larunbata goizean, apirilak 29, kiroldegi antzinean, Berako II. Azienda erakusketa feria ospatuko da. Aurtengoan bertako arrazen erakusketa ere izatea espero da: pottokak, betizuak, sasi ardiak eta euskal xerria, gainerako aziendarekin batean. Azienda erakusketarekin batean inguruko ekoizleak ere jarriko dituzte postuak, hala nola: barazkiak, ogia, gasna, haragia…. hauekin batean joan den urtean bezala Berako baserrietako gasna eta sagardoa probatzeko aukera izanen da. Hiru antxume ere zozketatuko dire egunean zehar.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera