BERAko Udala, Faktura Elektronikoaren bultzatzailea

October 20, 2015

BERAko Udalak bere egiten du faktura elektronikoaren erabilera orokortzeko eta bultzatzeko erronka; izan ere, jakitun da faktura elektronikoaren ezarpenak onura handiak ekartzen dituela, bai bere barne-kudeaketarentzat, bai beren hornitzaileentzat.
Horretarako, gure informatika-baliabideak egokitzeaz gainera, zenbait jarduketa ere abiarazi ditugu, gure hornitzaile guztiek faktura elektronikoak modu erraz eta naturalean bidal diezazkiguten.
Honako hauek ditugu jarduketa horien artean:

- ONLINEko aplikazio bat egitea fakturak sortu eta bidaltzeko.

http://facturae.animsa.es/crea-tu-factura-electronica.html?request_locale=eu

- Informazio-gune bat sortzea gure webgunean.

http://efacturaproveedores.es.animsa.es/

- Informazio-hitzaldi bat egitea; bertan, hornitzaileei azalduko diegu nolako harremana izan behar duten gure udalarekin arlo horretan.
Udal honek erreferente bat izan nahi du bere hornitzaileentzat faktura elektronikoaren arloan, ordaintzeko prozedurak hobetzeko eta administrazio-kudeaketa arinagoa eta eraginkorragoa egiteko.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera