BERAko Udalak “BERATIK BAKEA LANTZEN IKASTAROA” antolatu du

urtarrila 13, 2014

BERAko Udalak “BERATIK BAKEA LANTZEN IKASTAROA” antolatu du urtarrilaren 21 eta 28, asteartearekin, 18.30etatik 20.30etara, Beralandetan,

Gure gizartea egoera berri baten aitzinean dago, eta bakea eta elkarbizitza sustatzea eta sendotzea lehentasunezkoak dira. Horretarako, funtsezkoa da konpromiso partekatua hartzea, soziala zein pertsonala, baita Berako herritik ere.

Hori dela eta, Berako Udalak  berradiskidetzerako elkarbizitza programa  bat abian paratzea erabaki du, berriki herrian aurkeztu genuena. Programa hau bere lehen urratsak ematen ari da Baketik-en laguntzarekin.

Programa honen garapenean gizartearen parte-hartzea funtzeskoa da, eta horregatik, hurrengo urtarrilaren 21 eta 28, asteartearekin, 18.30etatik 20.30etara, Beralandetan, oinarri etikoak gure eguneroko gatazketen inguruan formazio ekimen bat egitera gonbidatzen zaitugu.

Zeure inguruko edo elkarteko pertsonak ere gonbida ditzakezu. Izen ematea, berriz, urtarrilaren 20a baino lehen egin dezakezu, dohainik, 012 telefonoan.

 

 


<< atzera