Beran hilabetero merkatua

otsaila 2, 2018

Joan den Udazkena ezkero hilabetero Baztan-Bidasoako ekoizleen merkatua egiten da Ricardo Baroja eskolako arkupeetan.

Gaur egun zorionez gero eta gehiago arduratzen gara jaten duguna osasuntsua izateaz horrek eragin zuzena duelako gure osasunean. Janaria negozio bihurtzen ari den momentu honetan ekoizle haundiek gero eta guttiago zaintzen dute produktuen kalitatea produktu transgenikoak edo genetikoki aldatuak erabiliz, belar eta intsektuak hiltzeko pozoiak etab.

Egoera honi buelta emateko pauso ttiki bat eman asmoz Berako Udaleko Garapen Batzordeak garrantzitsua ikusten du bertako ekoizle ttikiak bultzatzea. Ekoizle ttiki hauek dire gure ingurunea zaindu eta produktu osasuntsu eta hurbilekoa eskeintzen digutenak.

Helburu hau bilatzen du Beran hilabetero 2. larunbatean egiten den merkatuak. Baztan-Bidasoako 6 bat ekoizle etortzen dira beraien produktuak eskeintzera, bertzeak bertze:

· Ardi gasna, behi gasna, ahuntz gasna

· Ogia

· Eztia, propoleoa

· Barazkiak

· Arraultzeak

· Euskal xerrian txorixo, saltxitxoi eta bertze produktuak

· Sagardoa

· Sagar zukua

· Mermeladak

· Ukenduak

· …

Ekoizle hauei lagundu eta produktu osasuntsu eta hurbilekoa nahi baduzue hurbildu hilabetero, 2. larunbatean, 10:00etatik 13:30tara, Ricardo Baroja eskolako arkupetan egiten den merkatura.

Berako Udaleko Garapen Batzordea


<< atzera