Bertako egurra biomasa galdaretan

March 13, 2017

ezpaltzen argazki ona                 ezpalan pila karga bat kenduta

2014 urtea ezkeroztik bero sarea martxan dago beran, Toki Ona institutua, kiroldegia, haur eskola, Rikardo Baroja eskola eta Altzateko ikastolara ur beroa eramanez. Eraikin hauek berotzeko galdara gela kiroldegi atzeko aldean kokatua dago eta urtean 150 tonelada egur ezpal erretzen dira. Orain arte ezpala instalazioaren mantenimentua egiten duen enpresak ekarri izan du, orain berriz berako udalak ezpala bertako egurrakin egiteko saioa egin du eta galdarak bertako egurraren ezpalarekin hornitzen hasi da.

Lehenengo froga hau egiteko 100 tonelada inguru pago egur urte batez idortzen utzi dire mendian. Behin hezetasun puntu egokia hartu dutenean %30an azpitik, galdara gelan ondora ekarri dire eta bertan enborrak ezpal bihurtu dire. Ezpalak %28ko hezetasun maila eman du, galdaretan erretzeko nahikoa.

Froga honekin bertze pauso bat eman dugu energia berriztagarrien erabileran eta baita bertako ekonomia bultzatzen.

Berotzeko sistema hau jarri zenetik berako udalak urtero 15.000 euro inguru aurrezten ditu eta orain bertako egurra erabiliz oraindik merkeago aterako zaigu eraikin hauek berotzea. Lehenago gasa eta gehien bat gasoilakin berotzen ziren eraikin hauek gaur egun bertako egurrak ematen digun energiarekin berotzen ditugu: energia berriztagarria, bertakoa eta merkeagoa gainera.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera