Bertako produktuen merkatua

May 10, 2017

MAIATZEKO MERKATUKO KARTELA

Larunbat honetan maiatzak 13, 10:00etatik 13:30tara, Baztan-Bidasoako ekoizleen merkatua izanen da Beran, Rikardo Baroja eskolako arkupetan.  Merkatu hau hilabetero antolatzeko asmoa du Berako Udalak, hilabeteko 2. larunbatean.  Bertan, barazkiak, gasnak, eztia, sagardoa, arraultzeak etab. erosteko aukera izanen da, denak gure eskualdean ekoiztuak.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera