Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bertako produktuen merkatua

Berako Udaleko Garapen Batzordearen kezka haundienetako bat bertako ekoizleek eta baserritarrek bizirauteko dituzten arazoak dire. Lehenbiziko sektorearen egoera hau hobetzeko neurrien artean, produktuen salmenta zuzena bultzatzea neurri ona iduritzen zaigu.
Gero eta gehiago aditzen dugu, bertako produktuak eta ahal bada ekologikoak, kontsumitzeak duen garrantzia, bai gu guztion osasunerako, bai bertako ekonomiarendako eta baita gure ingurunea babesteko ere.
Bide horretan, Baztan-Bidasoa eskualdeko ekoizleen merkatua antolatzeko asmoa du Berako Udaleko Garapen Batzordeak. Honetarako prentsa ohar honen bidez ekoizleak animatu nahi genituzke Berako Udalarekin harremanetan jartzera, jakiteko zenbat ekoizle eta zein produkturekin prest egonen liratekeen merkatu honetan beraien produktuak eskeintzera.
Hasiera batean hilabetean behin, larunbata goizez, eginen litzateke merkatu hau baina bai datak eta gainerakoak zehazteko parte hartuko luketeen ekoizleekin bildu nahiko genuke.
Interesatuak berako Udalarekin harremanetan jarri daitezela, bera@bera.eus emailera idatziz merkatua aipatuz edo 948 012 012 telefonora deituz. Otsaila baino lehen faborez.  Eskerrikasko.