HERRI LIBURUTEGIA

April 16, 2013

Arduraduna: Beatriz Auzmendi

Ordutegia:

  • Neguan (irailaren 15etik ekainaren 15era, guti goiti-beheiti): astelehenetik ortziralera, 15:00etatik 21:00etara.
  • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era, guti goiti-beheiti): astelehenetik ortziralera, 08:30etik 14:30era.

Oharra: ordutegiak aldaketak izaten ahal ditu.

HISTORIA

Berako Herri Liburutegia 1991z geroztik dago irekia, Kultur etxea ireki zen urtetik, non horren barrenean kokatua dagoen. Berako Udalarena da eta Nafarroako Liburutegi Publikoen sareari atxikia dago hitzarmen bati esker.

ZERBITZUAK

Berako liburutegiko fondoan 12.000 dokumentu baino gehiago daude. Horietarik 3.000 haurrentzat dira.

  • Katalogoa (OPAC).
  • Internet: zazpi ordenagailu daude, Interneten konektaturik. Zerbitzua doakoa da, eta ez da bazkide izan behar erabili ahal izateko. 10 urtetik beheitikoek gurasoekin edo arduradun batekin egon beharko dute (Oharra: ordenagailuak itzaliko dira liburutegia itxi baino ordu laurden bat lehenago).
  • Berako Argazki Artxibategia.
  • Irakurketa gelak: - Haurrentzat: 12 jarleku.- Helduentzat: 43 jarleku.
  • Erreferentzia atala: kontsulta liburuak, entziklopediak, atlasak, bildumak eta unitate bereziak; bertzeak bertze, Isidoro Fagoagaren ondarea, herriko bilduma eta Baroja bilduma.
  • Mediateka: Berako musikarien diskoen bilduma, diskoak, DVDak, bideoak, CDak, CD-ROMak.
  • Literatura eta hainbat gairen gaineko liburuak.
  • Hemeroteka: bi egunkari eta 40 aldizkari baino gehiago.
  • Imprimatzea: - Zuri-beltzean: 0,10 € orrialde bakoitzeko.- Koloretan: 0,15 € orrialde bakoitzeko.(Liburutegiko arduradunari eskatu behar zaio inprimatzea. Inprimatzen diren orrialde guztiak kobratuko dira).

Nafarroako liburutegi publikoen sistemaren mendeko liburutegi publikoek zerbitzu emateko jarraibideak (txartelak, erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak, zerbitzuak…)

JARDUERAK

Hainbat jarduera antolatzen dira urtean zehar:

  • Liburu aurkezpenak.
  • Ipuin-kontalariak (hilean behin).
  • Gazte eta helduentzako tailerrak.
  • Bortzirietako gazte eta haurrentzako ipuin lehiaketa (abendua).
  • Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna (apirilaren 2a).
  • Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna (apirilaren 23an).
  • Irakurketa klubak.
  • Solasaldiak.

ESTEKAK

Nafarroako Liburutegi Publikoen katalogoa.

BiNadi: Nafarroako Liburutegi Digitala.

Helbidea: Eztegara pasealekua, 9 – 31780 Bera (NAFARROA)

Telefonoa: 948 62 55 02

E-Posta: bibliber@cfnavarra.es

Web orria: http://www.bibliotecaspublicas.es/bera

Sare sozialetara gehitu

<< atzera