Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bisita gidatuak erakusketa etnografikoan

Julio Caro Barojaren mendeurreneko ekitaldien baitan irailaren 14ra arte Berako Kultur Etxean ikusgai dagoen erakusketarako bisita gidatuak antolatu ditu Berako Udalak. Bisitak dohainik izanen dira, eta ez da aitzinetik erreserbarik egin beharko, nahikoa izanen da bisitaren orduan erakusketara bertaratzea.

Astean bi egunez eginen dira bisita gidatuak, ortzegun arratsaldetan eta larunbat eguerditan.

Honakoa izanen da egutegia eta ordutegia:

Ortzegunetan (abuztuak 21 eta 28 eta irailak 4)

Euskaraz: 18:00etan

Gaztelaniaz: 18:30etan

Larunbatetan (abuztuak 23 eta 30 eta irailak 6 eta 13)

Euskaraz: 12:00etan

Gaztelaniaz: 12:30etan

Gainerakoan, erakusketa irekia egonen da asteartetik igandera (igande arratsaldez itxita), 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.