CARMEN BAROJA

apirila 19, 2013

(Iruña, 1883 – Madril, 1950).

 

Iruñean sorturik ere, Beran eman zuen bizitzaren puska handi bat.

Ricardo eta Pío Barojaren arreba, eta Julio eta Pío Caro Barojaren ama izan zen. Haur denboran Madrilera joan zen familiarekin, eta, 1900etik aitzina, bere anaiekin batera bete-betean parte hartu zuen garaiko arte eta literatur bizitza nahasian.

Urregintzan, antropologian eta folklorean aritu zen, bertze jakintza ugari eta berezi batzuen artean.

María de Maeztu, Zenobia Camprubí, Victoria Kent eta Elena Fortúnekin batera, Lyceum Club Femenino sortu zuen.

Hitzaldiak eman, eta artikuluak, katalogoak eta liburuak idatzi zituen, bertzeak bertze: “El encaje en España” (1933), “Martinito, el de la Casa Grande” (1942), eta “Joyas populares y amuletos mágicos” (1949). Azken hori argitaratu gabe gelditu zen.

Bizitzaren azken urteetan bere oroitzapenak idatzi zituen (98ko belaunaldiko emakume baten oroitzapenak), XX. mendearen lehen erdialdeko politika, kultur eta literatur bizitzari buruzko lehen eskuko testigantza nolabait.

 


<< atzera