KULTUR ETXEA

April 16, 2013

Kultur kudeatzailea: Raul Iglesias Alvarez.

Ordutegia: 08:00etatik 15:00etara. Ordutegi malgua du, asteko jardueren arabera.

Hiru eremu ditu kultur etxeak: bulegoa, ekitaldi aretoa eta erakusketa gela.

Berako kultur guneak erabiltzeko araudia (tamaina: 972 KB)

Berako kultur etxeko materiala [Riderra] (899 KB)

ARETO NAGUSIA

Ekintza anitzetarako erabiltzen ahal da aretoa, bertzeak bertze:

  • Antzerkia: Mugaz Gain Jaialdia, Antzerkia eta Eskola programa, antzezpenak, etab.
  • Bertsolaritza: Bertso Paper Lehiaketako sari banaketa, Nafarroako Bertsolari Txapeldunen Liga, Bertso antzerkia, etab.
  • Dantza: Dantza Eszena Jaialdia, Dantzari Ttiki Eguna, Bidasoaldeko Gazteen Folklore Jaialdia, etab.
  • Haurrendako ikuskizunak: magia, tailerrak, etab.
  • Hitzaldiak.
  • Ikastaroak: pintura tailerra, altzariak zaharberritzea, etab.
  • Musika: Ertz Jaialdia, kontzertuak, etab.
  • Zinema: Zinekluba, Nazioarteko Film Laburren Jaialdia, etab.
  • Etab.

Aretoaren bi aldeetan jantzitegiak daude.

ERAKUSKETA GELA

Erakusketa mota desberdinak egiten dira: grabatuak, eskultura, argazkilaritza, eskulanak, etab.
Erakusketen ordutegia:

  • Urtean barna: astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara.
  • Udan eta Aste Santuan: asteartetik igandera (igande arratsaldean itxita) 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara.

Erakusketaren bat egin nahi baduzu, jarri harremanetan kultur koordinatzailearekin.

Helbidea: Eztegara pasealekua, 11 – 31780 Bera (NAFARROA)

Telefonoa: 948 63 12 22

Faxa: 948 63 10 20

E-Posta: kultura@bera.eus

Sare sozialetara gehitu

<< atzera