Folclore y Fiestas

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BESTABERRI

Bestaberri egunean prozesioa egiten da. Txistuz jotzen dute Alkate soinua, Berako airea, festa egun horretarako propio egina. Prozesioaren ibilbidean oihal bat zabaltzen da, eta iratzez estaltzen da gainerako lurra. Abarrez eta lorez apaintzen dira hormak. Txistuak jotzen duen doinuarekin batera…

URTEZAHAR GAUA

GLIN-GLAN: Urtezahar arratsaldean, auzoz auzo eskean ibiltzen dira haurrak. Leihoetatik fruitu idorrak, gozokiak, fruta, etab, botatzen dizkiete. DIOSTESALVEA: Abenduaren 31n, iluntzean, koplak kantatzen dira, urte zaharrari agur egiteko eta urte berriari ongietorria egiteko.

SAN ESTEBAN ZAINDARIAREN FESTAK

Abuztuaren 2tik 6ra ospatzen dira San Esteban zaindariaren festak (abuztuaren 3an, Doneztebe). Mota guztietako jarduerak izaten dira: musika, dantzak, herri kirola, donibane zuhaitza eta bertze ikuskizun batzuk. San Esteban egunean, santuaren omenezko meza nagusia ematen da, eta, jarraian, bordon dantza eta makil…

INAUTERIAK

Hauster egunaren aitzineko egunetan ospatzen da inauteria: Ortzegun gizena: goizean, zingar-arrautzen eskean etxez etxe ateratzen dira haurrak. Arratsaldean, Inudeak eta artzaiak dantzan aritzen dira. Larunbata: kauteren konpartsa. Igandea: Inudeak eta artzaiak, konpartsa. Mutikoak neskaz mozorrotzen dira, neskak, berriz, mutikoz. Hauek egiten…