Personajes Ilustres

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ROMAN DORNAKU

(Bera, 1878 – Hondarribia, 1959).   Elizgizona izan zen. Lekarozen ikasi ondoren, 19 urte zituelarik kaputxino ordenatu, eta 1901ean apaiztu zen. Urte hartan Filipinetara joan zen misiolari. Guam uhartean bizi izan zen 50 urtez, eta bertako herritarren zerbitzuan lan egin zuen.…

RICARDO BAROJA

Rio Tintoko meategiak (Huelva), 1871 – Bera, 1953.   Margolaria, grabatzailea eta idazlea izan zen. Serafinen semea eta Pio eta Carmenen anaia izan zen. Ingeniaritza ikasten hasi zen, baina osasun arazoengatik karrera utzirik, artxibozaina izateko ikasketak egin zituen. Politikarekiko interes…

PIO BAROJA

(Donostia, 1872 – Madril, 1956)   Beran sortu eta hil ez bazen ere, atxikimendu handia izan zuen herriarekiko, han urte anitz eman baitzituen. Aitaren lana zela eta, Espainiako hiri batzuetan eman zuen gazte denbora. Minaren gaineko tesi bat eginik, medikuntzako…

PEDRO MENDIZABAL LARUNBE

Beran sortua, industria ingeniaria izan zen, eta Bilboko industria alorrean oso ezaguna.   Industria Ingeniarien Eskolako irakaslea izan zen, eta «Dyna» aldizkariko eta Olaveaga Laborategietako zuzendaria. Filarmonikako presidentea izan zen. Halaber, xake eta billar jokalari nabarmena izan zen. 1940an, Bizkaiko…

JULIO CARO BAROJA

(Madril, 1914 – Bera, 1995).   Julio Caro, Pío Barojaren iloba, historialaria, antropologoa, etnologia eta hizkuntzalaria izan zen. Teologia ikasketak hasi zituen Telesforo Aranzadi eta Jose Migel Barandiaranekin. Antzinako Historiako doktoretza lortu zuen Madrilen, eta hango unibertsitateko dialektologia katedrako albokoa izan…

JUAN MIGUEL SEMINARIO ROJAS

“Eutrapelicus”. Kazetari eta idazle nafarra, 1904an Beran sortu eta herri berean zendu zen 1968an.   Zuzenbidea ikasi zuen Unibertsitate Zentralean eta kazetaritza “El Debate”-ko eskolan. Kazetari aritu zen Madrilen, Iruñean, Badajozen eta Bilbon. 1940 eta 1951 bitartean, “El Correo Español”…

JUAN LARRAMENDI

(Bera, 1917-2005).   Margolari beratarra. Bidasoako eskolako kiderik ospetsuenetariko bat izan zen. Artearen gaineko ikusmolde berberari eutsi zion artistak: paisaia, paisaia, eta paisaia. Oso gaztetan hasi zen margotzen. Aitaren baimenarekin, bere koloreko arkatzez apaintzen zituen etxeko sukaldeko hormak. Naturarekin maitemindurik,…

JUAN GALLANO BENGOETXEA

Beran sortua, Bizkaian bizi izan zen.   Jaurerri hartako diputatu probintziala zelarik, auzoko eskolak sortzea ahalbidetu zuen mozioa aurkeztu zuen 1919eko azaroaren 26an. Bizkaiko Diputazioko Batzorde Kudeatzaileko presidentea izan zen II. Errepublikan. Pentsamolde erradikal-liberala zuen, eta 1932an Euskal Autonomia Estatutuaren…

JUAN ERRANDONEA

(Bera, 1917 – Bera, 1966).   Bibliaren gaineko ikasketa paregabeak egin zituen. 17 hizkuntza menderatzen zituen: euskara, gaztelera, latinera, frantsesa, ingelesa, alemana, italiera, errusiera, turkiera, grekoa, hebraiera, arabiera, sumeriera, hititera, akadiera, kaldeera eta babiloniera. Sumerierako katedraduna izan zen Madrilgo Unibertsitate…

JOXE IRIGOIEN IGOA

Erremonteko pilotaria izan zen, eta “Nafarroako lehoia” deitu zioten. Beran sortu zen, 1893ko abuztuaren 31n, eta Iruñeko Euskal Jai pilotalekuan jokatu zuen estreinako aldiz.   Hasieran, zoritxar handia izan zuenez, alde egin behar izan zuen Nafarroako hiriburutik. Donostiara abiatu, eta…

JOSE MARIA GOIKOETXEA AIZKORBE

1924ko martxoaren 2an jaio zen Beran. Batxilergoa Lekarotzen ikasi ondoren, 1942an Erredentziotar Misiolarien Kongregazioan sartu zen. Teologia ikasketak bukatu ondotik, 1949an apaiz egin zen, Astorgan. Erromara bidali zuten musika ikasketak egitera, baina berak apaizgoan jarraitu nahi zuela eta, Erromara ez…

JOAKIN ALDABE

(Bera, 1893 – Orio, 1959).   Olerkiak idatzi zituen euskaraz, gaztelaniaz eta latinez. Heldua zelarik hasi zen idazten. 200 obra baino gehiago argitaratu zituen. Komunikabide batzuetan idatzi zuen, besteak beste: Karmel, Olerti, Principe de Viana, Diario de Navarra, La Voz…

JACINTO ARGAIA GOIKOETXEA

Nafarroako elizgizona. Beran sortu zen 1903an.   25 urte zituelarik apaiztu zen. Villafrancan eta Zarrakaztelun (Nafarroan) eman zituen bere egitekoaren lehen urteak. 1940an, Iruñeko San Frantzisko Xabierkoa parrokia berria sortu eta hango parrokoa izan zen. 1945ean, Iruñeko apaiztegiko errektore izendatu…

IGNACIO LARRAMENDI

(1874-1960).   Euskaraz idatzi zuen idazle beratar horrek. Liburu batean argitaratu zituen obrak, bertze idazle batzuenekin batera. Bidasoaren eta hango jendearen eta euskararen gaineko erreferentziak errepikatzen dira haren testuetan. Fede handiko gizona izan zen, eta haren idatzietan islatzen da bizipen hura.…

IGNACIO ERRANDONEA

(Bera, 1886 – Azpeitia, 1970).   Jesuita eta helenista ezaguna izan zen. ESTE sortu zuen (Deustuko Unibertsitatearen Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultatea Donostian), lehen enpresa ikasketen fakultatea Espainiako estatuan. Iruñeko apaiztegian hasi zituen ikasketak, eta 1903ko abenduan Loiolako nobiziatuan sartu…