ISIDORO FAGOAGA UDAL MUSIKA ESKOLA

April 17, 2013

musika eskola - escuela de músicaBerako Musika Eskola musika alorreko ikastetxea da. Eskolaren helburua da musikari buruzko prestakuntza praktikoa eskaintzea. Adin guztietako zaleei zuzentzen die jarduera, hala ere, bokazio eta gaitasun berezia dituzten ikasleak ere musika ikasketa profesionaletarako prestatzen ahal dira eskolan, baita horretarako orientazioa jaso ere.

  • Eraikina: Musika Eskolak berea du eraikina, eta musika irakaskuntzarako soilik erabiltzen da.
  • Irakasleak: Musika Eskolako irakasle guztiak oposizio-lehiaketaren bidez hautatu dira. Euskara eta gaztelania dakizkite guztiek, eta musika-tresnako goi mailako titulua dute.
  • Txostenak: hiruhileko bakoitzaren bukaeran txosten bat ematen zaio ikasle bakoitzari.

Web orria: http://www.berakomusikaeskola.eus 

Musika Eskolako ikasgaien eskaintza (tamaina: 20Kb).

Pedagogia plana- ikasgai bakoitzari buruzko xehetasunak: mailak, iraupena, ikastaroak, musika-tresnak, etab (tamaina: 27Kb).

Instalazioak:

  • Idazkaritza:
    - Ohiko ordutegia: 15:30etik 19:00etara.
    - Eguberri, Aste Santu eta udako ordutegia: 09:30etik 13:00etara.Isidoro Fagoaga
  • Enztunaldietarako gela: ikasturte osoan hainbat entzunaldi egiten dira gela horretan. Mikrofonoak, agertokia, soinu ekipamendua, etab ditu.
  • Gelak.
  • Liburutegia – fotokopiagailua.
  • Irakasleen gela.
  • Ikus-entzunezkoen gela.
  • Zuzendaritza.

Prematrikula:

Helbidea: Legia karrika, 26 – 31780 Bera (NAFARROA)

Telefonoa: 948 63 12 05

Faxa: 948 63 12 05

Sare sozialetara gehitu

<< atzera