Eskualdeko udal ordezkariak sustapen kontseilariarekin egindako bilera N-121-Ari buruz.

otsaila 12, 2014

Baztan-Bidasoako udal ordezkariak Sustapen Kontseilariari irailan eskatutako bilera, joan den otsailaren 6an egin dugu Iruñan, Sustapen departamentuan.

Bertan eskualdeko alkateek, identifikatutako puntu beltzetan neurriak hartzea beharrezkoa dela erran genuen baina horretaz gain honek KONPONBIDE INTEGRALA behar duela. Errepide honek egunero 10.000 inguru erabiltzaile ditu, tartean %30 inguru zama garraioa da eta ez du betetzen behar lituzken segurtasun baldintzak. Hortaz beharrezkoa da ahal bezain pronto gaiari eustea, eremu osoan azterketa sakona egitea, eta arazoa behigotik konpontzea. 

Horrekin batera, ABIADURAren gaineko kezka agertu genuen, errepideren egiturak eta trafiko kopuru altuak ekartzen duten arriskua handitzen duelakoz, eta gainera kamioiek aunitzetan presioa sortzen dutelakoz, aunitz direlakoz, gainean jartzen direlakoz edota parez pare gure bidean sartzen direlakoz. 

Bestalde, eskualdeko udalek GARRAIO PUBLIKOAREN gabeziaren eraginez trafikoa areagotzen duela adierazi genuen. Gai honi heltzeko beharra azpimarratu genuen, gaur egun dagoen zerbitzu eskaxak ez duela erabilera ahalbidetzen. 

BERAKO SAIHESBIDE TARTEAN

Bileran zehar, Gobernuko teknikariek PK 64-66 (64-66 kilometro puntuak) tartean, egindako azterketen berri eman zuten, eta berez hor ez omen dago errepidean akats edo gabezirik; azkeneko 5 urtetako datuak:  bertan 45 istripu suertatu dire, hoietatik 10etan zaurituak izan dire baina ez da hildakorik izan joan den urtarrila arte. 

Zalaingo zatia bide-segurtasuna hobetzeko proposamenen berri eman zuen Gobernuak, horrela:

  • Seinale bertikalak zein horizontalak hobetzea. Hortaz, 13 seinale berri jarriko dira, arriskuaz oharatarazi eta abisatzeko, eta informaziorako panel osagarriak.
  •  Norabidea adierazi edo erreiak hautatzeko geziak eta gelditzeko marrak pintatuko dira.
  • Bestalde, eusteko eta balizamendurako elementuak indartuko dira, uhin biko segurtasun-hesiak tarte luzeagoan, norabidea adierazten duten hesiak eta puntadun mugarri bat jarrita
  • Horiez gain, aglomeratu asfaltikoaren geruza bat zabalduko da tarte batzuetan itsaspena hobetzeko,
  •  Ibilgailu geldoentzako erreia laburtu egingo da, eta galtzadaren ertzean zabalera ere itxi egingo da.

<< atzera