Etxebizitza beharraren azterketa

February 9, 2016

Berako Udala herriko etxebizitzen gaineko azterketa egiten hasia da. Alde batetik etxebizitza hutsak aztertuko ditugu eta bertzetik etxebizitzaren beharra.
Oraingo honetan etxebizitza beharrak zein diren argitzeko emanen ditugun pausuen berri ematera gatoz. Inkesta bat osatu dugu eta bertan eginen diren galderekin eskaera zenbatekoa eta ze gisakoa den jakin nahi dugu. Behin beharrak garbi izanik Udalak bere eskuetan dauden neurriak hartuko ditu behar honi erantzuteko.
Inkesta hau betetzeko modua telefonoz izanen da. Interesatua dagoen edozeinek 948 012 012-ra deitu behar du eta izen abizenak, helbidea, telefonoa eta emaila (baldin badu) eman beharko ditu. Aldi berean inkesta betetzeko zein ordutegi den egokiena erran beharko du. Antzinetik inkesta ikusteko aukera izanen da Udaleko web orrian. Izen emateko azken eguna Otsailak 19 izanen da.

Ikusi inkesta (Tamaina 78kb)

Oharra (Tamaina 4kb)

Sare sozialetara gehitu

<< atzera