Udal proiektuak

2013. urtea:

  • 5 galdaren ordezkapena eraikin publikoetan, biomasako galdara bakarra jarrita: kiroldegia, Ricardo Baroja; Labiaga, Mukixu haur eskola eta Toki Ona institutua.
  • Ricardo Baroja eskolako iparraldeko leihoen  berritzea.
  • Osasun zentroko leihoen berritzea.
  • Herrigunean espaloien eta eremu desberdineko konponketa, margoketa lanak, eta berdegune berriak sortu.
  • Idoiako pistaren konponketa.
  • Larungo pistaren konponketa, kunetak, urbideak, …
  • Goi mailako ur hornidura proiektua: Lesaka-Bera irtenbide bateratua.
  • Matzadako eskolleraren koponketa.
  • Landaketak Santa Barbaran. Eltzaurdiako, Ibardingo eta Santa Barbarako landaketetan garbiketa.
  • Telefono mugikorretarako aplikazioa: mugako ibilbidea.
  • Bigarren mendeurreneko ospakizunak eta San Migel zubiko zaharberritzea herritarren ekimenez.
  • Elkarbizitza eta bakera udal plana.

2012. urtea:

  • Mugikortasun Planaren garapenean: oinezko bide altxatuak, Bidasoa, Altzate eta Berako sarreran Legarbidea parean. Altzateko plazan aparkatzeko denbora mugatzea.
  • Hainbat auditoria energetiko: Argiteri publikoan, Osasun-Zentroan, Ricardo Baroja eskolan eta Toki-Ona kiroldegian.
  • Kaxernako bidearen urbanizazioa, Toki-Onatik abiatuta.
  • Legia karrikako zoruaren eta espaloiaren konponketa.
  • Bide bazterren garbiketa eta urbideak egin eta konpondu.
  • Kontziliazioaren Planaren garapenean Jubiloteka zerbitzua urte osorako.
  • Kanponsantuko egokitzapena, zorua eta paretak garbitu. Garbikeak, etxola bota eta zorua prestatu.
  • Kanponsantuko hobi komuna irekitzea. Espainiako gerrako fusilatutakoei omenaldia.

2011. urtea:

  • Landaketak Ibardinen, Uxane inguruan.
  • Ur hornidura Usategieta-Ibardin.
  • Saneamentua Ibardin-Bera.
  • Udaletxea zaharberritzea: sotoa, beheko oina eta lehendabizikoa.
  • Urbanizazioak berritu: Xubi-Xabal, Berako plaza eta inguruak eta Eztegara.
  • Portula presaren konponketa.