Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketa lehen aldiz irabazi du Berak

uztaila 30, 2014

Bortzirietatik 400 bat zaletu hurbildu ziren Donostiako Atano III.era finalak ikustera

Joan den larunbatean, uztailaren 26an, Euskal Herriko herriarteko pilota txapelketaren finalak jokatu ziren Donostiko Atano III pilotalekuan BERA eta DONOSTIAREN artean. Azkenean, hiru partidetatik bi irabazita, Berak irabazi zuen lehen aldiz EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA

3 partida jokatu ziren:

         Kadete mailan, Oihan Canabal igantziarrak eta Harri Maritorena beratarrak Bikuña eta Alberdiren aurka.

         Jubenil mailan, Beñat Mitxelena beratarrak eta Jon Olaizola lesakarrak Donostiako Chiapuso eta     Arangurenen aurka.

         Azken partidan, seniorren kategorian, Ander Errandonea eta Iñigo Martinez beratarrak bikotea Urmeneta eta Urbinaren aurka. 

 Giro bikaina izan zen Donostiako pilotalekuaren harmailetan, 600 pertsona inguru hurbildu baitziren.

 BERAKO UDALAREN ALDETIK ZORIONAK PILOTARIEI, ENTRENATZAILEEI, FAMILIEI ETA PILOTA ESKOLAKO GUZTIOI.

 


<< atzera