Frontoiko obren 2. faseko lanak

azaroa 8, 2016

Eztegara pilotalekua egokitzeko proiektuaren 2. faseko lanak esleitu berri dira.  Inguruko 4 enpresa gonbidatu ondoren Igantziko Talotxa eraikuntzak enpresak egin du eskeintzarik onena.

Lanen aurrekontua 80.000 euro ingurukoa da eta larrialdietarako irteera berriak egitea izanen da zeregin nagusia.

Irteera berri bat eginen zaio goitiko aldeko harmailari frontiseko aldetik eta bertze larrialdietarako irteera bat, errebotetik kalera atera ahal izateko.  Larrialdietarako irteera berri hauekin frontoiaren gehienezko okupazioa aunitz igotzea lortzen da eta behin proiektuko lan guztiak bukatuta, 900 lagun inguru sartu ahal izanen dire frontoian segurtasun neurriak betez.

Lanak urte bukaera baino lehen eginak izatea aurre ikusi da.


<< atzera