Herri lurretan baratzeak egokitzeko eta izena emateko deia

urtarrila 20, 2014

BERAko udalak onartu du UDAL BARATZEEN KONTZESIOA ETA ERABILERA ARAUTZEKO ORDENANTZA. 

Berako Udalak zenbait udal partzela herritarren eskura paratu nahi ditu aisialdirako baratze modura erabil ditzaten. Baratzeetan norberak kontsumitzeko produktuak bakarrik landatu daitezke eta etxeko erabilerarako utziko dira; horrenbertzez, debekatua dago bertatik ateratako produktuak saltzea.

Ordenantza honen xedea zenbait udal lurzoru erabiltzea eta horiei balioa ematea da. 

Berako udalerrian erroldatutako edozein pertsonak egin ahalko du eskaera. Erabiltzaileen eskaeren zerrenda eginen da eskaerak aurkeztutako egunaren arabera. Zerrenda horretako ordenari jarraituta gauzatuko da baratzeen erabileraren kontzesioa, eta lehentasuna izanen dute langabeek, jubilatuek pentsiodunek, edo urritasunen bat dutela egiaztatzen dutenek. 

Intesatuek 012 deitu izena eman behar duzue 2014ko urtarrilaren 31a baino lehen honako datu hauek emanez: 

Izen abizenak eta telefono zenbakia. 

Jende kopurua zehazten denean udalak antolatuko du lurraren banaketa; baratzeen kokapena kanposantuaren parean, Kaxerna-Eztegara eta igerilekuaren inguruan aurreikusten du Udalak. 

Behin zerrenda osatzen denean bilera bat eginen da interesatu guztiekin, ordenantzak jartzen dituen baldintzak azaltzeko, egokia ikusten bada ikastaroren bat antolatzeko, komunean izan daitezken baliabideak aipatzeko. 

Badira lehendik herri lurrak baratzetako erabiltzen duten herritarrak, horien egoera ordenantzara egokitzeko pausuak emateko Udala paratuko da harremanetan interesatuekin.


<< atzera