Hitzaldi – Eztabaida

April 16, 2018

Berako Udaleko Garapen Batzordeak proposatuta hitzaldi-eztabaida  bat eginen da  heldu den  asteazkenean, apirilak 18, arratsaldeko 17:00tan Beralandetan. Hitzaldi hau Nafarroako Nekazal Produktu Ekologikoaren Kontseiluak emanen du eta hezkuntza, osasuna,  tokiko garapena eta ingurugiroa uztartzeko bideak planteatuko dira. Ikastetxe eta bertze  jantokietatik nola bultzatu gai hauek izanen da hitzaldiaren ardatz.

Bilera idekia izanen da parte hartu nahi duen guztiarentzat baina bereziki eskertuko dugu jantokiak kudeatzen dituzten entitateen parte hartzea.

Hitzaldia erdaraz izanen da eta eztabaida euskaraz eta erdaraz.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera