SAN ESTEBAN ELIZA

April 19, 2013

Hasieran, etxe-dorre gotikoa izan zen, eta, XVI. mendetik aitzina, eliza gisa erabiltzen hasi ziren. 1632an, berritu eta zabaldu egin zuten. Gurutze latinoko oinplanoa eta gurutze-ganga ditu. Jatorrizko eraikinetik ia ez da hondarrik ere gelditu. Erretaula nagusia neoklasikoa da, XIX. mendekoa. San Estebanen irudia (herriko zaindaria) eta Bortzirietako armarria ageri dira han.

Iglesia San Esteban

Zalantzarik gabe, organoa da barnealdeko piezarik nabarmenena. Amezua eta Jauregik egina, Nafarroako organo erromantikorik onena da. Hiru teklatuko organoaren ondoan, bi mailatako zurezko aulkiteria dago, hagitz ederra. Kanpoaldean, antzinako kanposantuko hilarriak daude.

Iglesia San Esteban

Sare sozialetara gehitu

<< atzera