IGNACIO ERRANDONEA

apirila 19, 2013

(Bera, 1886 – Azpeitia, 1970).

 

Jesuita eta helenista ezaguna izan zen.

ESTE sortu zuen (Deustuko Unibertsitatearen Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultatea Donostian), lehen enpresa ikasketen fakultatea Espainiako estatuan.

Iruñeko apaiztegian hasi zituen ikasketak, eta 1903ko abenduan Loiolako nobiziatuan sartu zen. Filosofia buruturik, ikasketak eten eta Kolonbiara igorri zuten. Maisu aritu zen han 1911 eta 1915 bitartean. Nolabaiteko bigarren bokazioa bizkortu zitzaion han, klasizismoari buruzko ikasketen gainekoa, hain zuzen ere. Halaber, herrialde hartan sortu zuen bere obren artean gehien argitaratu zena: “Gramática latina”.

Apaiztu ondoren, bi urtez ikasi zuen Oxforden. Klasikoen alorreko Batxilergoa erdietsirik, Madrilgo Unibertsitate Zentraleko doktoretza bereganatu zuen. “Razón y Fe” aldizkari ospetsuko zuzendaria izan zen.


<< atzera