ITZEA

April 19, 2013

Itzea

Baroja familiaren etxea da, eta izena ematen dio auzoari. 1912an heldu zen familia etxe horretara, eta, harrez geroztik, Carmen, Pio eta Ricardo Barojak, eta Julio Caro Barojak han garatu zuten beren obra multzoaren zati handi bat.

XVII. mendearen bigarren erdialdean eraiki zen etxea. Zurezko teilatu-hegal bikoitza nabarmentzen da, XVI. mendearen bukaerako eta XVII.aren hasierako Nafarroako eta Aragoiko etxe eta jauregietan maiz agertzen diren Errenazimentuko ereduetatik hartua.

Ibaiaren pareko ertzean Jorge Oteizak Pío Barojaren omenez egin zuen hilarria dago.

Etxea ez da bisitatzen ahal. 

Sare sozialetara gehitu