JOXE IRIGOIEN IGOA

apirila 19, 2013

Erremonteko pilotaria izan zen, eta “Nafarroako lehoia” deitu zioten. Beran sortu zen, 1893ko abuztuaren 31n, eta Iruñeko Euskal Jai pilotalekuan jokatu zuen estreinako aldiz.

 

Hasieran, zoritxar handia izan zuenez, alde egin behar izan zuen Nafarroako hiriburutik. Donostiara abiatu, eta “Moderno” pilotalekuan hasi zen lanean. Oso lan ona eginik, intendentziak ederki baloratu zuen, eta pilotarien koadroan agertu zen handik gutxira.

Botere aparta eta borondate gogor-gogorra zituenez, berehala hasi zen gora, espezialitatearen lehen postuetara igo arteraino. Hartara, banan-banako partidetan Arzamendi, Berolegi, Salsamendi eta Vega gailendu zituen. Horregatik, txapela eskuraturik, “Nafarroako lehoia” paratu zioten goitizen.

Irmotasuna eta buru estimua zinez handiak zituenez, zailtasunak gainditzen zituen aise. Izan ere, partida anitzetan, nahiz eta puntuazioan hagitz gibelean egon, aurkariengana hurbildu, eta, hondarrean, gailendu egiten zuen.

1927a arteraino, erremonte jokalari aurrena izan zen Irigoyen, eta, lehen aipatu dugun arrazoiarengatik, ikusleak gartsuen jarri zituen pilotarietariko bat izan zen.

1935ean lanbidea utzirik, 1970ean zendu zen.


<< atzera