JUAN GALLANO BENGOETXEA

apirila 19, 2013

Beran sortua, Bizkaian bizi izan zen.

 

Jaurerri hartako diputatu probintziala zelarik, auzoko eskolak sortzea ahalbidetu zuen mozioa aurkeztu zuen 1919eko azaroaren 26an.

Bizkaiko Diputazioko Batzorde Kudeatzaileko presidentea izan zen II. Errepublikan.

Pentsamolde erradikal-liberala zuen, eta 1932an Euskal Autonomia Estatutuaren alde agertu zen. Estatutu horren gaineko plebiszitua (1933ko azaroaren 5ean) egin aitzineko egunetan, Errepublikako gobernuburu Martínez Barriosi azaldu zizkion bozketa hura gibeleratzeko Euskal Herrian egiten ari ziren azpijokoak, eta, haren irudiko, herriaren aurkako jokabidea zela erran zion.

1934an, kargua uzteko dimisioa aurkeztu zuen, “bertze arrazoi batzuen artean, bere euskal sentimenduen aitzinean nazkagarria baitzen Euskal Herriaren aurka sorturiko egoera, are larriagoa Belarde jaunak, garaiko gobernadoreak, jokamolde okerrarengatik”. Erantzun zioten dimisioa aurkezten bazuen, Batzordeek eta, horiekin batera, Gobernuak ere dimitituko zutela. Hain “pertsonaia gorena” ez zelakoan, sorterrira, Berara, erretiratu zen, Bizkaiko Diputazioko Batzordeko lehendakaritza utzirik. Urte hartan bertan, onartu egin zuen Bilbon eginen zen Eusko Ikaskuntzako VI. Mintegiko partaidea izatea.

 


<< atzera