Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

JUAN LARRAMENDI

(Bera, 1917-2005).

 

Margolari beratarra. Bidasoako eskolako kiderik ospetsuenetariko bat izan zen. Artearen gaineko ikusmolde berberari eutsi zion artistak: paisaia, paisaia, eta paisaia.

Oso gaztetan hasi zen margotzen. Aitaren baimenarekin, bere koloreko arkatzez apaintzen zituen etxeko sukaldeko hormak.

Naturarekin maitemindurik, Bidasoako paisaiak margotzen hasi zen. Dena den, Ricardo Barojak emaniko adoreari esker ekin zion pinturari. 1944an egin zuen lehenengo erakusketa, Bilbon. Hurrengo urtean, Iruñean erakutsi zuen obra, eta, 1946an, Donostian eta Mar de Platan (Argentinan), Flores Kaperotxipiren estudioan.

Gerraondoko giroa, egoera ekonomiko latza eta Parisen ezagutu zuen arte korrontea zirela eta, Venezuelara abiatu zen. Han sortu zen bere semea, eta utzi behar izan zuen pintura, artearekin bizitzea aski zaila baitzen. Jatetxe bat ireki zuen emaztearekin, eta baztertu egin zuen pintura. 23 urte eman zuen koadro bakar bat ere margotu gabe.

1969an Euskal Herrira itzuli eta denbora gutxira, Bilbon bertze erakusketa bat eginik, arrakasta nabarmena izan zuen han. Harrez geroztik, etengabe jarraitu du margotzen.