JULIO CARO BAROJA

apirila 19, 2013

(Madril, 1914 – Bera, 1995).

 

Julio Caro, Pío Barojaren iloba, historialaria, antropologoa, etnologia eta hizkuntzalaria izan zen.

Teologia ikasketak hasi zituen Telesforo Aranzadi eta Jose Migel Barandiaranekin. Antzinako Historiako doktoretza lortu zuen Madrilen, eta hango unibertsitateko dialektologia katedrako albokoa izan zen. Etnografiarekiko zaletasuna piztu zion bere osaba Píok. 1944 eta 1954 bitartean, Madrilgo Espainiako Herriaren Museoko zuzendaria izan zen. Antropologia eta etnografia ikasi zituen AEBn.

Hainbat herriren gaineko geografia eta etnologia ikerketa ugari egin zituen arren, Euskal Herriaren gaineko lanarengatik nabarmendu zen. Bere metodologiak ikuspegi berria ekarri zion ikerketa historikoari. Halaber, “historia berriaren” aitzinekoa izan zen. Zurruntasun zientifikoz eta ironiaz egin zituen lanak.

Hainbat erakundetako ohorezko kidea izan zen: Historiako Errege Akademia eta Hizkuntzakoa, Euskaltzaindiakoa, Bartzelonako “Reial Acadèmia de Bones Lletres”-koa eta arkeologia institutu batzuetakoa (Alemaniakoa eta Portugalgoa, bertzeak bertze). RIEV aldizkariko zuzendaria izan zen. Ikastaro eta jardunaldi anitzen arduraduna izateaz gainera, ehunka artikulu idatzi eta 40 liburu inguru idatzi zituen (“Los Vascos”, 1949; “Los vascos y la historia a través de Garibay”, 1972; “La brujería vasca”, 1975; “De los arquetipos y leyendas”, 1989; “Las falsificaciones de la historia”, 1991).

1982an, EHUko Antropologia Filosofikoko katedra lortu zuen. Halaber, Madrilgo ohorezko seme izendatu, eta Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea Saria eskuratu zuen.


<< atzera