Kurtso bukaerako besta jubilotekan

uztaila 4, 2014

Jubiloteka 2014

Nahiz eta aurten uzailan ere izanen den jubiloteka zerbitzua , ortziralean, ekainaern 27an, egin zen kurtso bukaerako besta. Bertara hurbildu ziren partaideen lagunak, familikoak, gizarte langilea, udaleko ordezkariak eta aurten laguntza lanetan egon diren boluntario taldeko kideak.

Ekitaldia hagitz hunkigarria izan zen:

Harrera moduan Jubilotekako kideek bi kanta abestu zituzten.

Edurnek, jubilotekako arduradunak, eskerrak eman zituen: boluntario taldearen laguntzari eta Udala eta Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateari.

Antoniok, jubilotekako kideen izenean, hitz batzuk eskeini zizkigun, denei eskerrak emanez.

Juliak olerki ezaguna eskeini zigun buruz.

Ondoren, DIPLOMA eta OPARIAK banatu zituzten denentzat, bertan eurek egindako eskulan polita oroigarri gisa.

Eta Nola ez! Hameketako goxo bat dastatu genuen denak elkarrekin eta egun hori ez ahanzteko argazkia atera genuen denak elkarrekin.

Aipatzekoa da, zeinen giro ona eta motibazioa dagoen, taldearen batasuna; hori dela eta UZTAILAN zerbitzua eskeintzea erabaki da eta IRAILAN hasiko da LESAKAN bertze talde bat; orain arte Lesakatik etortzen zirenak beren herrian geldituko dira, ortziralekoak agurra kutsua zuen baina jubilotekako kideek harremanetan egoteko, elkarri bisitak eta topaketak egiteko asmoa agertu zuten.


<< atzera