Bera eta Lesakako ur hornidura arazoak moldatzeko proiektua esleitu du Berako Udalak. Mariezkurrena eraikuntzak izan da eskeintzarik onena egin duena eta lanak maiatzean hasiko direla aurre ikusten da. 5 hilabetez luzatuko dira obrak eta udazkeneko instalazioa martxan egotea espero da.
Hainbat urtez landu den proiektua izan da hau eta badirudi azkenean gauzatuko dela. Proiektuak %90eko dirulaguntza izanen du eta gainerako %10 Bera eta Lesakan artean ordainduko dute.