BORTZIRIETAKO EUSKARA NORMALIZATZEKO MANKOMUNITATEA

April 17, 2013

Bortzirietako Euskara MankomunitateaEgoitza: Arantzako herriko etxea.

 Ordutegia: Astelehenetik ortziralera, 8:00etatik 15:00etara.

Langileak: 

  • Patri Arburua (euskara teknikaria)
  • Urko Ikardo (euskara teknikaria)
  • Itziar Torres (administrari laguntzailea)

 Telefonoa: 948 634 125

Helbide elektronikoa: euskara@bortziriak.eus

Webgunea: www.bortziriak.eus

Sare sozialak:

https://www.facebook.com/bortzirietako.euskaramankomunitatea

https://twitter.com/BortzEuskMank

 Bortzirietako Euskara Mankomunitatea 1990ean sortu zen, herritar euskaltzaleen eskariz eta euren bultzadari esker. Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako udalek osatzen dute. Gizarte bizitzaren arlo guztietan euskararen normalizazioa lortzea du helburu.

 Ezagutza

  •        Herritarrek euskara ikas dezaten beharrezkoak diren bitartekoak jartzea eta helburu horretan ari direnei laguntza ematea.

 Erabilera

  • Gizarte bizitzaren alor guztietan euskararen ezagutza eta erabilera garatzea.
  • Helburu hori duten ekimenak laguntzea, bultzatzea eta sustatzea.

 Hizkuntza eskubideak

  • Herritarrek euskara ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubidea babestea.

 Tokiko administrazioa

  • Bortzirietako udaletan, mankomunitateetan eta haien menpeko erakundeetan euskara lan eta zerbitzu hizkuntza izan dadin lortzea.

 Elkarlana

  • Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako gizarte sektoreak modu egokian koordinatzea, aipatu helburuen eraginkortasuna ahalik eta handiena izan dadin.
  • Euskararen normalizazioan diharduten erakunde eta talde ezberdinekiko koordinazioa bideratzea.

Helburu hauek lortu ahal izateko behar diren egitasmoak, ekintzak eta zerbitzuak antolatu eta garatzen ditu.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera