MUGAZ GAIN antzerki jaialdiak EHAZEn elkarteko 2013ko saria jaso du

abendua 20, 2013

Abenduaren 14an egin zen Antzerkizale Egunean BERAko taldeak Berriozarren Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak (EHAZE) urtero ematen duen saria Berako Mugaz Gain antzerki jaialdiak jaso du aurten. Berriozarren abenduaren 14an Jalgi hadi taulara goiburupean egin den Antzerkizale Egunean jaso du.

EHAZEk laugarren urtez eman du saria eta orain artean pertsona fisiko bati eman badiote ere, aurten elkarte batek jaso du lehen aldiz, Mugaz Gain elkarteak hain zuzen. EHAZEk euskarazko antzerkian egindako ibilbidea eta parekidetasunaren alde egindakoa baloratu du saria ematerakoan, eta Nafarroako talde bati eta Nafarroan egindako jaialdi betean ematearekin mezu berezia eman nahi izan du: Nafarroan euskarazko antzerkiak duen egoera kaxkarra salatzea, hain zuzen, eta antzerkia indartzeko saiakera bat egitea.

Itziar Elias EHAZEko koordinatzaileak aipatu duenez, “Mugaz Gain taldekoek, baraien izenak ongi adierazten duen moduan, mugak hautsi dituzte, oztopoen gainetik”. Udane Juaristiren koadroa, sari honetarako berezkik egina, jasoku dute saritzat.


<< atzera