Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

PEDRO MENDIZABAL LARUNBE

Beran sortua, industria ingeniaria izan zen, eta Bilboko industria alorrean oso ezaguna.

 

Industria Ingeniarien Eskolako irakaslea izan zen, eta «Dyna» aldizkariko eta Olaveaga Laborategietako zuzendaria. Filarmonikako presidentea izan zen.

Halaber, xake eta billar jokalari nabarmena izan zen.

1940an, Bizkaiko Pilota Federazioa berrantolatzeko ardura hartu zuen. Hango presidentea eta presidenteordea izan zen.

1981n zendu zen Bilbon, 96 urte zituelarik