TOKI ONA UDAL KIROLDEGIA

apirila 17, 2013

Arduraduna: Leire Portu.

Enpresa kudeatzailea: Urdibera S.L.

Ordutegia:

  • Neguko ordutegia:
    – Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 22:00etara.
    – Larunbatak: 09:30etik 13:30etara, eta 16:30etik 21:00etara.
    – Igandeak: 10:00etatik 13:30era.
    – Jaiegunak: itxita.
  • Udako ordutegia:
    – Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 17:30etik 21:30era.
    – Larunbatak: 10:00etatik 13:30era.
    – Igandeak eta jaiegunak: itxita.

ZERBITZUAK:

Kiroldegia alokatzeko zerbitzua:

Kiroldegiko pista alokatu nahi izanez gero, eskaera orria bete behar da kiroldegiko bulegoan. Pista osoa edo horren heren bat alokatzen ahal da. Egun bakar baterako bada, unean bertan ordaintzen da, eta aldi baterako bada, berriz, ordainketa batean egiten ahal da, behar den eskaera orria bete ondoren.

Era berean, pista alokatzen ahal da bertze edozein ikuskizun edo jarduera mota egiteko. Horretarako, eskabidea bete eta behar diren udal tasak ordaindu behar dira lehenik.

Kirol jarduerak:

Urtero, irailean argitaratzen dira neguko programazioa iragartzen duen liburuxka eta urrian hasten diren ikastaroetan izena emateko aukerak. Hiruhileko ikastaroak dira, urritik ekainera irauten duten arren.

Uda heldu baino lehen (maiatzaren bukaeran edo ekainaren hasieran), udako kirol programa argitaratzen da. Uztailean egiten diren kirol aktibitateen berri emateko eta izen emateen inguruan informatzeko.

Muskulazio gelarako abonuak:

Muskulazio gelarako abonua hartzeko, kiroldegiko bulegoan dagoen fitxa bete behar da. Horren barnean eskaintzen dira zerbitzuak:

  • Muskulazio gela edozein egun eta ordutan erabiltzeko eskubidea.
  • Kiroldegiko entrenatzailearekin edonoiz mintzatzeko eskubidea.
  • Gune termaleko sauna eta lurrun bainua erabiltzeko eskubidea.
  • Pilotaleku txikia erabiltzeko eskubidea.
  • Pistak alokatzea eta ikastaroetarako deskontuak.

Helbidea: Julio Caro Baroja karrika, 2 – 31780 Bera (NAFARROA)

Telefonoa: 948 63 02 15

Emaila: bera@urdisl.com

Neguko kirol programa 19-20 (Tamaño 516KB)

2020ko egutegia/ordutegia (Tamaina 35KB)


<< atzera