ROMAN DORNAKU

apirila 19, 2013

(Bera, 1878 – Hondarribia, 1959).

 

Elizgizona izan zen. Lekarozen ikasi ondoren, 19 urte zituelarik kaputxino ordenatu, eta 1901ean apaiztu zen. Urte hartan Filipinetara joan zen misiolari. Guam uhartean bizi izan zen 50 urtez, eta bertako herritarren zerbitzuan lan egin zuen. Hangoen obren gaineko 200 obra baino gehiago argitaratu zituen. 14 hizkuntza menderatzen zituen: euskara, gaztelania, latinera, grekoa, hebraiera, italiera, frantsesa, ingelesa, bikol, pampango, pagasinan, tagalo, chamorro eta japoniera. Hizkuntza horien gaineko hiztegiak eta gramatikak idatzi zituen.

Euskara-gaztelania hiztegi bat eta Olendorff metodoan oinarrituriko euskal gramatika bat argitaratu zituen. Buenos Airesen saritu zuten haren poesia. AEBko lehendakariak domina bat jarri eta diploma bat eman zion Filipinetan japoniarren aurkako gerran erakutsi zuen jarrerarengatik. Bere obra osoa Washingtongo Kongresuko liburutegian dago.

Berako lurrez beteriko zorro bat zeraman beti, eta bisitatzen zituen hiri eta herri guztietan uzten zuen lur pitin bat.

 


<< atzera