Herrirako Taldea

 Argazkirik ez dutenentzat

Jose Antonio Oyarzabal Iribas, 1964. urtean jaioa


Ikasketak:  Elektrizitatean Erdi Mailako Lanbide Heziketa eta Elektromekanikan Goi Mailako Lanbide Heziketa.

Lan esperientzia:  30 urte baino gehiago daramatza bertako fabrika batean lanean.

Esperientzia politikoa: Politika aktibora azken legealdian pasa da Kontu Batzorde Berezian, Hirigintza eta Mendi eta Ingurumen Udal Batzordeetako kide delarik.

Beste zenbait datu: Suhiltzaile bolondres moduan aritzen da 1984.urtetik.

 German Castillo

 Germán Castillo Lazcanotegui


Ikasketak: Elektrizista Teknikaritzan ikasteketak, Lan Segurtasun eta Garbitasunean diplomaduna eta Eraldaketa Metalurgian Goi Mailako Lanbide Heziketa ikasketak.

Lan esperientzia: Lan desberdin askotan aritzeko aukera izan du Ibardin eta Larungo bentetan hasi, plastiko eta kautxoarekin lan egiten duten zenbait enpresetatik pasa, gasolindegiko langile izan eta egun etxeko lanetan eta abeltzantzan ibilitzera ailegatu arte. Esperientzia guzti honen ondorioz Frantzesez hitz egin eta idazten daki bai. Informatikan ezaguera desberdin eta zabalak garatzeko aukera izan du, hala nola, Office eta Joomla bezalako programen erabileran.

Esperientzia politikoa: Azken legealdian pasa da politika aktibora Kirol, Hirigintza eta Mendi eta Ingurumen Batzordeetako kide delarik.

Beste zenbait datu: 2010.urteaz geroztik Nafarroako Ehiza Federazioko Zuzendaritza Batzordeko partaidea da eta Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteko idazkaria izan da 2010-2014 urteen artean.

 Jose Miguel Gorria Vicuña

Jose Miguel Gorria Vicuña, Beran 1973.urtean jaioa.


Ikasketak: Metalugia alorrean Erdi Mailako Lanbide Heziketako Zikloa.

Lan esperientzia: Langile autonomoa da bere negozio batean.

Esperientzia politikoa: Azken legealdian aurkeztu zen zinegotzi kargurako aurretik ikusten ziren hutsuneak hobetzeko bere burua eskainiz. Ez da talde politiko bati loturiko kandidatura izan. Euskara eta Garapena Batzordeetako kide da egun Udalean.