Bildu

Josu

Josu Iratzoki Agirre, Beran 1979.urtean jaioa.


Mail: alkatetza@bera.eus

Ikasketak: Sistema Automatikoen Erregulazio eta Kontrol-ean Goi Mailako Lanbide Heziketa Zikloa.

Lan esperientzia: Martiko eta Alco-n lanean aritua egun arte.

Esperientzia politikoa: 2007-2011 legealdian izan zen lehen aldiz Berako Alkate %100-eko dedikazioarekin. 2015. urteko udal hauteskundeen ondoren berriz alkate lanetan dabil Garapena, Gizarte Gaiak, Hirigintza, Kontu Batzorde Berezia eta Osasuna eta Langilegoa Batzordeetan parteide delarik.

Soldata urteko: 29.553,02€

 Argazkirik ez dutenentzat

Mikel Lertxundi Korta, Beran 1983.urtean  jaioa


Ikasketak: Elektrizitatean Erdi Mailako Lanbide Heziketa.

Lan esperientzia: Mendian lanean ibili zen gaur egun dagoen lanpostua lortu zuen arte. Herriko fabrika batean aritzen da mantenu teknikari bezala.

Politikan esperientzia: Betitik militante izan den arren azken legealdian pasa da politika aktibora Mendi eta Ingurumeneko batzordekide delarik.

 Argazkirik ez dutenentzat

Ixone Tellechea Uranga, Beran 1990.urtean  jaioa


Ikasketak: Haur Hezkuntzan Goi Mailako Lanbide Heziketa.

Lan esperientzia: Bere ikasketekin loturiko zenbait lanetan aritu da aisialdiko begirale bezala, haur hezkuntzako irakasle bezala eta hostalaritza alorrean ere lan desberdinak egin ditu.

Esperientzia politikoa: Azken legealdian egin du politika aktiborako saltoa eta Kultura eta Gizarte Gaien batzordeetako partaide da.

Beste zenbait datu: Urte luzez Berako Gure Txokoa Dantza Taldeko partaide izan da, Beti Gazte Emakume Futbol Taldeko jokalaria izan da, Berako Bandako kide izan da eta aspalditik antzerki taldean ibiltzen da.

 Jose Manuel Portu

 Jose Manuel Portu Berasategui,  Beran 1975.urtean jaioa


Ikasketak: Elektromekanikan Goi Mailako Lanbide Heziketa.

Lan esperientzia: Hasiera batean soldatze lanetan ibili zen arren bertako enpresa batean lanean hasi zen goiz eta bertan lanean jarraitzen du.

Esperientzia politikoa: Aurreko legealdian zinegotzi moduan egon zen Kirol eta Mendi eta Ingurumena Batzordeetako partaide moduan. 2015.urteko udal hauteskundeen ondotik berriz zinegotzi bezala aukeratua izan da eta Hirigintza batzordeko buru da bai eta Mendi eta Ingurumena batzordeko kide ere.

Beste zenbait datu: Mendiari dion maitasuna eta inguruarekin erakusten duen errespetua bere bizitzako alor honetan ere isladatzen saiatzen da.

 Argazkirik ez dutenentzat

Maria Aranzazu Zubieta Ochoteco, Lesakan 1965.urtean jaioa


Ikasketak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak egin zituen.

Lan esperientzia: Garbitzaile bezala aritu izan da lanean.

Politikan esperientzia: Azken legealdian eman du politika aktiborako saltoa eta Euskara eta Kirol batzordeetako partaide delarik.

Aitor Elexpuru

Aitor Elexpuru Egaña, Barakaldon 1971.urtean jaioa


Ikasketak: Magisteritzan Diplomatua da.

Lan esperientzia: Betitik irakasle bezala ibili da lanean.

Politikan esperientzia: Lehenengo aldia du politika aktiboan aritzen dena eta Euskara eta Kulturuako batzordeetako kide da.

Bertze zenbait datu: Berako Bertso Eskolako, Irakurketa Klubeko eta Idazketa Klubeko kide da. Kultura alorrari loturiko gaiekin interesa du.