Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

INAUTERIAK

Hauster egunaren aitzineko egunetan ospatzen da inauteria: Ortzegun gizena: goizean, zingar-arrautzen eskean etxez etxe ateratzen dira haurrak. Arratsaldean, Inudeak eta artzaiak dantzan aritzen dira. Larunbata: kauteren konpartsa. Igandea: Inudeak eta artzaiak, konpartsa. Mutikoak neskaz mozorrotzen dira, neskak, berriz, mutikoz. Hauek egiten…

BESTABERRI

Bestaberri egunean prozesioa egiten da. Txistuz jotzen dute Alkate soinua, Berako airea, festa egun horretarako propio egina. Prozesioaren ibilbidean oihal bat zabaltzen da, eta iratzez estaltzen da gainerako lurra. Abarrez eta lorez apaintzen dira hormak. Txistuak jotzen duen doinuarekin batera…